2016/11/13 12:00etan

Antzerkia

Peru eta otsoa

Peru eta otsoa
Aita Mari aretoa, Zumaia

Sergéi Prokófiev musikari ukraniarrak 1936an konposatu zuen PERU ETA OTSOA ipuin musikatua. Prokófieven ideia musika sinfonikoa haurrei modu dibertigarri batean hurbiltzea zen eta honela egin zituen konposizio musikatua eta ipuinaren moldaketa ere. Ipuin errusiar klasiko honen pertsonaiak hartu zituen eta bakoitzari orkestrako instrumentu bat egokitu zion errepresentazio modura.

Honela, Peru, orkestrako hari-instrumentuen bidez azalduko zaigu. Peruren laguna, txori txikia, zeharkako txirula izango da, zoritxarreko ahatea oboea, katu zuhurra klarinete goxoa, aitona, beti marmarrean fagota, basoan bizi den otso handi grisa tronpak, eta azkenik, basoan dabiltzan ehiztariak, tinbalak eta bonboa. Eszenatokian zuhaitz eder bat eta gramofono baten laguntzarekin ipuina kontatuko diguten bi pertsonai xelebre.

Peru eta Otsoa, haurrentzako ipuin sinfonikoen jatorria, atenporala eta haurrentzat egin den sinfonia garrantzitsuena, oraingoan DIDAU antzerki faktoriaren bertsio berezian.

Familiarteko antzerki ikuskizuna.

Sarrerak turismo bulegoan salgai, 3 euroan; 2 euroan Gazte Txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide