Angeles Sorazuko aldapa trafikora itxiko da asteartean, lanak egiteko

Baleike 2016ko azaroaren 12a

Asteartean, azaroak 15, Angeles Sorazuko aldapan lan batzuk egingo dira zoladuran, bertan irristatzea eragozteko.

Ondorioz, azaroaren 15, 16 eta 17an Angeles Sorazu kalea itxita egongo da trafikoarentzat. Udaletxe ingurura autoz joateko Odieta kaletik hasi eta San Juan egoitza aurretik pasatuta joateko aukera egongo da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide