Gizonezko bat hil da istripuan autobidean, Zumaia parean

Baleike 2016ko azaroaren 12a

Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak

Goizeko 9:20ak aldera gertatu da istripua AP-8 autobidean, Zumaia parean, Irunerako norabidean. Gidatzen zuen autoa irauli egin da bidetik atera ondoren. Zauri larriak izan ditu eta bertaratu diren larrialdi zerbitzuak suspertzen saiatu badira ere, ez da posible izan eta hilik gertatu da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide