Xixili Eguneko ekitaldiak izango dira gaurtik aurrera

Baleike 2016ko azaroaren 16a

Xixili da musikarien zaindaria eta azken urteotan bezala, herriko zenbait musika talde edo elkartek emanaldiak eskainiko dituzte. 

Xixili Eguneko egitaraua honako ekitaldiek osatuko dute:

  1. Asteazkena, 16. 18:30ean, komentuan, Musika eta Dantza Eskolako ikasleen entzunaldia.
  2. Osteguna, 17, 19:00etan, Maria eta Josen, Musika eta Dantza Eskolako ikasleen jaialdia.
  3. Larunbata, 19, 19:00etan, komentuan, Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua: La divina comedia.
  4. Asteartea, 22, Xixili eguna. 18:00etan, Udal Txistulari Bandaren kalejira.
  5. Igandea, 27, 11:00etan, San Pedro parrokian, Beheko Plaza Abesbatzak kantatutako meza nagusia. Ondoren, abesbatzaren kantu saioak herriko kaleetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide