Hiru sari eman ziren, parte-hartzaileen adinen arabera: Ludoteka saria, Gaztetxola saria eta Musika Jaialdia saria. Hauek izan dira aurtengo lehiaketako irabazleak.
-Ludoteka saria (8-12 urte bitartekoak)
The Froggy Day (Folk Song /Moldk. Mikel Emezabal) abestiarekin: Axel Arrikarte, Iosu Mujika, Alex Castro eta Oier Moreno. Asteasukoak eta andoaindarra (Andoaingo musika eskolako ikasleak). Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, adosteko data batean Zumaiako Ludotekan kontzertua eskeniko dute.
-Gaztetxola saria (13-16 urte bitartekoak):
Klezmer Tryptich (Mike Curtis) lana aurkeztu zuten. Gorka Egino, Adrian Santacruz, Irene Divar eta Sergio Garcia de la Torre. Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioko ikasleak. Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, adosteko data batean Zumaiako gaztetxolan kontzertua eskeniko dute.
-Musika Jaialdia saria (17-20 urte bitartekoak):
Caprice for clarinets (Clare Grudman) lana aurkeztu zuten. Claudia Alduncin, Odei Bretón, Malen Trenado eta Peru Tolosa. Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko, Errenteria Musikal Kontserbatorioko eta Zumaiako Musika Eskolako ikasleekin osaturiko taldea. Irabazleen diploma eta sari ekonomikoaz gain, 2017ko Zumaiako Musika Jaialdiari irekiera emango dion kontzertua eskeniko dute.

