Bodyboardeko txapelketa, oraingoz hasi ezinik

Baleike 2016ko azaroaren 18a

Itsasoa zakarregi dago eta oraingoz ezin izan diote hasiera eman Europako Tourreko probari Itzurunen. 

Aurreikuspenak ere ez dira batere onak astebururako, baina bihar goizeko 8:00etarako deitu dituzte berriro parte-hartzaileak. Itsaso handia eta zakarra dago, eta baldintza horietan ezinezkoa da txapelketa martxan jartzea. Dena den, aukera guztiak agortuko dituzte lehiaketa joka dadin.

Bitartean, gaur gauean bodyboardeko bideo emanaldia egingo dute Zalla tabernan, 23:30ean hasita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide