Hala, azaroaren 21etik 24ra bitartean Zumaia Txartelarekin ordainduz gero, 10 euroko sariak irabazteko aukera izango da, gero, azaroaren 25ean gastatzeko.
Horrez gain, azaroaren 21etik 26ea bitartean 100 euroko bi txeke zozkatuko dira kanpaina honetan parte hartzen dutenen artean.
Ostiral beltzean honako parte-hartzaileak izango dira: Alai Berri, Algorri lurrindegia, Ana arropa denda, Arruti, Coro Prieto estetika zentroa, Ekin Elektrizitatea, Endañeta, Iriondo Optika, Kaïoa, Koketa, Kuttun lentzeria, Marisa oinetakoak, Olaia ile-apaindegia, Oskarbi kirolak, Piratetxea, Rose Quartz eta Xumai Kirolak.