Ainara LeGardonek eta Jon Mantxik kontzertua emango dute larunbatean, 19:00etatik aurrera, Komentuan.
Ainara LeGardon:
Ainara LeGardonen (Bilbo, 1976) ibilbidea, destilatze-prozesu pertsonal eta artistikoaren emaitza logikoa da. Hamarkada bi bete ditu rock independentearen eszena -harrera bikaineko bost diskotan bildutako fazeta- eta soinu-esperimentazioaren alorra lantzen.Bere kantuak talde erritmiko batekin hornituz, bakarkako inprobisazioetan zein Archipiel, La Criatura edota maDam kolektiboa bezalako proposamenen bidez, soinuzko topaketa berriak sortzen saiatzen da, eta gehigarri guztiak ezabatzen dizkio musikari, bere adierazpen-gaitasunri bide emateko. Formaren soiltasunari esker, intentsitatea fintasunez graduatzeko eta isiltasuna modelatzeko aukera du, intentzioz betetzeko. Zergatik mugatu abesti izatera, soinu guztiak haragizta daitezkeenean?
Denbora errealeko bidaia da Ainarak dakarkiguna. Bera da bidea; paisaiaren jatorria, oreka ezegonkorra: argia eta itzala, indarra eta ahultasuna, beldurra eta egia. Senak bat egiten du organikoarekin, eskura dauden mundu eta emozio guztiei deitzeko: intimoak, imaginarioak, partikularrak eta unibertsalak.
Horrekin guztiarekin batera, Kultur Kudeaketan eta Jabego Intelektualaren eremuan egiten duen hezkuntza-lanari esker eta independentziarekin duen konpromisoari esker, etengabeko eboluzioan dagoen erreferentziazko artista da Ainara LeGardon.
Bideoak:https://www.youtube.com/playlist?list=PLBQ3j6JtpvjwThp0ZwQ6ZEHx27LS4kkSx
Diskografia: http://ainaralegardon.com
Jon Mantxi:
Jon Mantxik (Jon Mantzisidor, Zumaia 1973) aurkezten duen proiektua gitarra akustikoan oinarrituriko inprobisazioan datza. Gitarra jotzearen alderdi fisikoak eta klitxeak haintzat harturik espazioarekin eta unean uneko egoerarekin jokatzen du. Bakarkako proiektua 2010 inguruan hasi zen, orduz geroztik formatu honetako kontzertuak eman ditu besteak beste Zarata Fest jaialdian (Bilbo) , Espacio Tangenten (Burgos), Huarte Zentroan (Huarte, Nafarroa), EHU-BBK Bizkaia Aretoan (Bilbo), Arto Artian Jaialdian (Azkoitia), Larraskitu Klubean (Bilbo), Azkuna Zentroan (Bilbo) eta abar.
Musikari gisa Karidadeko Benta, Gora Japon, Billy Bao, Po, eta inprobisazioan oinarrituriko talde ezberdinetan jo du (Mattin & Quartet, Konbo Secreo, Zetangauz, eta kontzertu bakarrerako sorturiko bikote, hirukote eta taldeekin). Horrez gain Arte Ederretan Doktore da 2013tik Inprobisazio Libreari buruzko tesi batekin.
Diskografia: