Etorkizuna Eraikiz programa aurkeztuko die Foru Aldundiak eskualdeko eragileei

Urola Kostako Udal Elkartea 2016ko azaroaren 22a

Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteak lan jarduna antolatu du Zarautzen, Etorkizuna Eraikiz programa aurkeztu eta eskualdeko herritar, enpresa eta eragileekin etorkizuneko erronkak ezagutzeko, partekatzeko eta elkarrekin aurre egiteko.

Ordua eta lekua honakoa da:

  1. Eguna eta ordua: abenduak 13, 15:00 (iraupena 75’)
  2. Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, 20800 Zarautz).

Hemen duzue ekitaldiaren inguruko xehetasun gehiago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide