Janari bilketa egingo dute ostiralean eta larunbatean

Baleike 2016ko azaroaren 23a

Janari Bankuak bilketa egingo du ostiralean eta larunbatean, herriko hiru Eroski saltokietan. Goizeko 9etatik gaueko 21:00etara egongo dira bankuko Zumaiako kideak herritarren janari ekarpenak jasotzeko. Premia dutenen artean banatzen da gero bildutakoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide