2016/11/27 11:00

Bestelakoak

Beheko Plazak abestutako meza eta kantu kalejira

Beheko Plazak abestutako meza eta kantu kalejira
Parrokia, Zumaia
Beheko Plaza abesbatzak datorren igandean ospatuko du bere zaindariaren eguna. Lehenbizi, San Pedro parrokian, goizeko 11:00tan Meza Nagusia abestuko du.
 
Hau da egitaraua: JAINKO GIZON EGINARI (Herrikoia), ABENDUAREN KANDELAK (Etchaun), ZEZILIA DONEA (J. Aramburu), SANCTUS - BENEDICTUS (Cesar Franck), JAUNGOIKOAREN BILDOTSA (Arm. Iker Gonzalez) eta POZ ABESTIA (G. Haendel), hitzak Asentxio Elustondok prestatutakoak.
 
Organojolea Mª Carmen Azpeitia izango da eta Agustin Zubimendik beteko ditu zuzendari lanak.
 
Eguerdian, Erribera kalean, saio txiki bat eskainiko dute bazkaritara joan aurretik.
Hizkuntza: Euskara

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide