Hala, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua eskaintzen duten autobusak (UK09, UK10 eta UK11 lineak) ez dira autobus geltoki berriraino helduko 8:30ak eta 14:00ak bitartean. Goizean zehar Amaratik sartuko dira busak Donostiara eta Pio XII plazan amaituko dute bidaia.
Zumaiarako bidean busak Pio XII plazatik aterako dira eta Askatasunaren Hiribidean bidaiariak hartu ondoren, Amara itzuliko dira autobidea edo errepidea hartzeko.
Informazio gehiago behar izanez gero, Lurraldebusen bezeroaren arreta zerbitzura deitu daiteke: 900 300 340.