Beheko Plaza abesbatzaren Xixili Eguneko ekitaldiak, igandean

Baleike 2016ko azaroaren 25a

Beheko Plaza abesbatzak igande honetan ospatuko du Xixili, musikarien zaindariaren eguna. Hasteko, 11:00etan, parrokiko meza nagusian abestuko du eta ondoren kantu kalejira egingo du Erribera kalean zehar. 

Mezan abestuko duen kantuen egitaraua honakoa izango da: Jainko gizon eginari (Herrikoia), Abenduaren kandelak (Etchaun), Zezilia donea (J. Aramburu), Sanctus - Benedictus (Cesar Franck), Jaungoikoaren bildotsa (Arm. Iker Gonzalez) eta Poz abestia (G. Haendel), hitzak Asentxio Elustondok prestatutakoak.

Organojolea Mª Carmen Azpeitia izango da eta Agustin Zubimendik beteko ditu zuzendari
lanak.
 
Eguerdian, Erribera kalean, saio txiki bat eskainiko dute bazkaritara joan aurretik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide