Aurkeztutako mozioak honela dio:
Azken egun hauetan Altsasun izan diren gertakarien aurrean, eta Altsasuko Udaleko gehiengoak hartutako erabakia oinarri, Zumaiako Udalak honako akordio proposamena adostea erabaki du:
- 1.- Altsasuko Udalak 2016ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraiki, “Altsasu” lelopean, azaroaren 26rako 13:00etan Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin bat egitea.
- 2.- Akordio honen berri Altsasuko Udalari jakinaraztea.