Zumaia Pro Bodyboard 2016: Unai Bordaren bideoa

Baleike 2016ko azaroaren 26a

Joan den igandean Itzurunen jokatu zen Europako Zirkuituko Zumaia Pro Bodyboard 2016 probako bideo laburpen ikusgarria osatu du Unai Bordak. Hemen ikus dezakezue. Bestalde, oraindik ez dira zozketako zenbaki saridunen jabeak agertu.

ZISKEk antolatutako zozketako zenbaki saridunak hauek dira: lehen saria, 1.200 (ordezkoa 1.000); bigarren saria 1.345 (ordezkoa 0124). Sariduna izanez gero, jarri antolatzaileekin kontaktuan: 685719365

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide