Lehena, epaimahaiaren saria deritzona da eta merkatari elkarteko kideei zuzenduta dago. Urtean zehar erakusleiho aldaketa bakoitzaren argazkia bidaltzeko aukera izan dute kideek, eta oraingoan Eguberrietako erakusleihoaren argazkia bidaltzea eskatzen zaie. Horrela, saria banatzeko garaian, kontuan izango dira argazki horiek guztiekin lortutako puntuazioa.
Argazkiak zumaiaelkartea@gmail.com helbide elektronikora bidali ahal izango dira abenduaren 12ra arte. Sari banaketa hilaren 30ean egingo da, eta irabazleak 200 euroko oparia jasoko du.
Bigarren saria herritarrena izango da. Kasu honetan, herriko denda eta saltoki guztiek parte hartu ahal izango dute eta irabazlea herritarren botoekin aukeratuko da. Buzoi bana jarriko da parte hartzen duten saltoki guztietan eta bozka gehien jasotzen duen dendak 200€ko oparia jasoko du. Lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da abenduaren 9ra arte, turismo bulegoan. Oinarri nagusi gisa, erakusleihoek abenduaren 9tik 31ra arte ikusgai egon beharko dute.
Era berean, botoa ematen duten zumaiarren artean beste 200 €-ko sari bat ere zozkatuko da. Sari banaketa abenduaren 31n egingo da Biko lasterketakoekin batera, eguerdiko 13:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan.
Ekimen horren bitartez Zumaia eta zumaiarrak Eguberri giroan murgildu eta erosketak herrian bertan egitera animatu nahi ditu Udalak, horrela guztion artean tokiko merkataritza indartu eta bultzatzeko.