Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak marketin digitalari buruzko ikastaroa antolatu du, langabezian dauden edo lanean ari diren 35 urtetik gorako eskualdeko pertsonentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia).
Ikastaroa 2017ko urtarrilaren 13an hasi eta apirilaren 12an amaituko da (astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30) eta Udal Elkartearen egoitzan izango da (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Izena emateko epea abenduaren 16an amaituko da.
Erantsitako prentsa-oharrean dituzu ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak: helburuak, izena emateko baldintzak, eduki zehatzak…
Ikus albistea gure webgunean: