Aurtengo aplikazio onenaren saria Dinycon enpresak garatutako Atpoints izan da; bigarren saria Berria egunkariaren aplikazioak jaso du; eta hirugarrena Akting enpresak, Euskadi Gaztearentzat egindako aplikazioagatik. OlaberriApp eta Tokikom aplikazioentzat izan dira lehiaketako finaleko bi akzesit sariak.