Gu, Zumaiako Karitas, zumaiar boluntarioez osatuta, jasotako diruaz bi irizpiderekin lan egiten dugu: bata, behartsuei (bertakoei, zein ibiltariei) laguntzea eta, bestea, gaia isilpean tratatzea.
Euskaldunoi, gure izaeragatik, ez zaigu erakundeetara jotzea gustatzen, baina, egoera zailtzen denean eta familiarengan eragina izan dezakeenean, lotsak eta beldurrak alde batera utzi behar dira.
Beraz, zuen egoera larria bada, laguntza behar baduzue, eta horretan aurkituko gaituzue, 608 309 115 edo 608 377 216 telefono zenbakietara dei diezaguzue.
Elkartu, egoera aztertu eta gure eskuetan dagoen heinean, irteera egokiena aurkitzen ahaleginduko gara.
Eskaintza, baliabide gabeko pertsona adinekoei (egon badaude) ere zabaltzen diegu.
Egoera honetan ezagutzen dituzuen pertsonen berri guri ematea eskertuko genizueke, beraiekin harremanetan jartzeko, guretzako hauen ezagutza zaila baita.
Zuen esanetara