Urtean zehar zumbaren inguruko zenbait masterclass egiten dira Zumaian. Atzo Lubakin egin zen masterclassak bazuen, baina, berezitasun bat, minbiziaren aurkako saioa izan zela, hain zuzen ere. Izen-emateetatik jasotako dirua Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkartearentzat bideratu zen.