Kandido Uranga protagonista duen 'Errementari' pelikula aurkeztu dute Durangoko Azokan

Baleike 2016ko abenduaren 6a

Argazkia: Erremintari

Liburu eta diskoez gain, ikus-entzunezkoak ere aurkezten dituzte Durangoko Azokan. Horietako bat Paul Urkijo zuzendariaren Errementari da, bere estreineko film luzea. Aktore lanetan Kandido Uranga zumaiarra dago, Patxi Erremintariren paperean.

Atzo aurkeztu zuten lan hau Azokako Irudienea espazioan. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako Patxi Erremintari ipuin mitologikoa eraman du pantaila handira. Film honek hainbat berezitasun ditu: genero fantastikoaren aldeko apustua, euskal kutsu folkloriko eta historikoa. Eta azkenik, desagertutako euskara arabarrean filmatuko dena, berezitasun linguistiko handia emango dion ezaugarria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide