Bi zumaiar Azoka baten inguruan

Baleike 2016ko abenduaren 7a

Argazkia: Gorka Erostarbe

Amaitu da dagoeneko aurtengo Durangoko Azoka. Balorazioak egingo dira, baina atzera begirada emateko aukera ere badago. Hori egiten dute, adibidez, Berria egunkariak elkartu dituen bi zumaiarrek, Estibalitz Esteibar Bertsozale Elkarteko komunikazio arduradunak eta Josebe Ormazurik Elkar Diskoetxeko kideak.   

Gorka Erostarbek egindako elkarrizketan agertzen dira biak. Esteibarrek hamar urte egin zituen Elkar etxeko musika esparruko erakusmahaian eta azken hamar urteotan Bertsozale Elkartearenean; Josebek, aldiz, 24 egingo ditu Elkarren stand-ean. Hemen irakurri dezakezue elkarrizketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide