Sexualitateari buruzko aholkularitza zerbitzua emango da ostegunean

Baleike 2016ko abenduaren 12a

Ostegunean Aholkusex sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko da Branka eraikinean 15:30etik 19:30era. Zerbitzu hori hileko bigarren ostegunetan eskaintzen da eta, bertan, sexu eta bikote aholkularitzaren inguruan banakako arreta jaso ahal izango da.

Aholkusex zerbitzuaren bitartez, besteak beste, gai hauek jorratuko dira:  identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea, zeloak, zailtasun sexualarekin edota nerabeen heziketarekin zerikusia dutenak. Horrez gain, interesdunek azaldutako beste edozein galderen inguruan ere aholkua eskainiko da.  

Era berean, aurrez aurreko arretaz gain, sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 609 606 777 (Olatz) telefonora deitu ahal izango da kezken inguruko argibideak jasotzeko.  

Zerbitzuaren helburua da harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea, sexualitatearen, parekidetasunaren eta harremanen inguruan sor daitezkeen kezka orori erantzuna emanez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide