2016/12/17 - 2016/12/18 16:30 eta 18:30
Zuzendaria: John Musker, Ron Clements. Iraupena: 107 minutu. Generoa: Animazioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016. Jatorriko izenburua: 'Moana'.
Polinesiako Motunui uharteko buruzagiak itsasoan bidaiatzea debekatu die herritarrei. Haren alaba Vaianak, ordea, amets egiten du nabigatzearekin, euren arbasoek egin bezala. Madarikazio bat pairatuko du uharteak, eta, hura konpontzeko, neska gazteak itsasora joko du Maui erdi jainkoaren bila.
Ordutegia: larunbatean 16:30ean eta 18:30ean, eta igandean 16:30ean.