Preso, iheslari eta deportatu politikoen afera Kalera aterako dute abenduan

Baleike 2016ko abenduaren 13a

Abendu honetan Zumaiako preso ohiek dinamika berria jarri dute martxan Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera lelopean.

Honen helburua preso, iheslari eta deportatu politikoen afera mahai gainean jarri eta herriko eragile nahiz norbanakoen atxikimendua bilatzea izango da. Presoen auzia konpondu nahi duten eragile eta instituzio guztien artean esparru amankomunak eraikiz.

Ondorioz, hilabete osoan zehar ekimen desberdinak izango dira herrian. Irudian ikus ditzakezue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide