Aizarnazabal, Errezil, Azkoitia, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako 60.083 herritarrek izango dute aukera maiatzaren 7an galdera zehatz honi erantzuteko: Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar? Horixe sa zortzi herritako talde eragileek aurkeztu berri dutena. Eguna iritsi arte, herri galdeketa bultzatzeko sinadura bilketa eta dinamizazio kanpaina zabala egingo dute, parte hartzea ahalik eta zabalena izan dadin. Prozesua martxan jarri ahal izateko herritarren %10en sinadura behar da.
Zortzi herrietako herritarrak eta ordezkariak bildu dira gaur Zarautzen egin den ekitaldian. Gure Esku Dago eta Ontziratu taldeetako kideez gain, Joanito Dorronsoro, Edurne Egaña, Arritxu Iribar, Jon Maia eta Marie Toure izan dira oholtzan, zumaiarren ordezkari, eta beraiek izan dira sinadura ematen lehenak.
2014an Etxarri Aranatzek lehen galdeketa egin zuenetik, jadanik 38 udalerritako 300.000tik gora herritarrek izan dute bozkatzeko aukera. Urola aldean,Azpeitia izan zen lehena joan den ekainean.