Maria eta Jose ikastetxeko Gabonetako jaialdia izango da bihar

Zumaiena Ikastetxea 2016ko abenduaren 17a

Urtero ohi dugunez, Maria eta Jose ikastetxeko ikasle eta irakasleok “Gabonetako Jaialdia” prestatzen dugu. Haur hezkuntzako 3 urtekoetatik hasi eta D.B.H.ko ikasle gazteak barne. Gogoz eta ilusioz prestaturiko abesti, dantza, antzezpen, Olentzeroren etorrera... gozatzeko aukera izango da. Jaialdia igandean izango da, 17:00etatik aurrera, ikastetxeko aretoan.

Emanaldia bereziki ikastetxeko ikasleen familiei eskainiko zaie baina zumaiar guztiak ikuskizun honetara gonbidatuak daudela adierazi nahi dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide