Sastraka bizikleta taldeak urteko azken irteera egingo du igandean

Baleike 2016ko abenduaren 17a

Argazkia: Xirula

Sastraka mendiko bizikleta taldeak urteko azken irteera egingo du igande honetan. Goizeko 8:00etan elkartuko dira Luaki etxearen aurrean.

Egin beharreko bidea honakoa izango da: Zumaia-Garate-Abeta-Artia-Zumaia-Sanjuaniturri-Elorriaga-Arantza-Elorriaga-Algorri. 20 kilometroko bidea izango da pista eta bidexka artean.

Behin bidea amaituta, 11:30ean, urte amaierako hamaiketakoa izango dute Aita Mari elkartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide