Bonifazio Etxegarai eta Larretxoko espaloiak erretxinarekin estaliko dira

Baleike 2016ko abenduaren 19a

Udalak herriko zenbait espaloi produktu ez labaingarriz estaltzeko erabakia hartu du, egun euritsuetan gertatzen diren erorketak eta irristadak ekiditeko.

Zehazki Bonifazio Etxegarai kalean eta Larretxo auzoan botako da erretxina espaloietan. Lanak aste honetan egitea aurreikusten du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide