Peru Nolaskoain 23 urtez azpiko Athleticekin jokatuko du bihar Liverpoolen

Baleike 2016ko abenduaren 20a

Peru Nolaskoain gazte zumaiarra, pausoz pauso, bere bidea egiten ari da Bilboko Athleticen. 23 urtez azpikoen U23 Premier League nazioarteko txapelketako partida jokatuko du bihar Liverpoolen, bertako Everton taldearen aurka. 

Partida Ingalaterrako 19:00etan (20:00etan hemen) jokatuko da Liverpool hiriko Goodison Park estadioan.

Bi partida jokatuta, Athletic F multzoko bigarren postuan dago, 4 punturekin, Berlingo Hertha taldearen atzetik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide