Gol bakarrarengatik azken fasetik kanpo

Baleike 2016ko abenduaren 24a

Zumaiakoren alebin mailako errendimentuko taldeak (bigarren urtekoak) Realak urtero Gabon garaian antolatzen duen txapelketan izan dira. Gol bakarrarengatik geratu dira azken fasera pasa gabe.

Atzo Zubietan jokatutako lehen fasean, lehen partidan bana berdindu zuten Ostadarrekin, bigarrenean 2-0 irabazi zion Aizkorriri, hirugarrengoan 1-0 Billabonari eta azkenengoan, erabakigarrian, husna egin zuen Urolarekin. Azken bi talde hauek 8 punturekin berdindu zuten, baina Zumarragakoek gol bat gehiago sartu zutelako, beraiek pasa gaur jokatuko den azken fasera. Lan ona eginda, gustura geratu dira, hala ere, gaztetxoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide