Bertsolari gazteen Gabonetako saioa egingo da gaur Oxforden

Baleike 2016ko abenduaren 30a

Bertsolari Gazteen Saioa egingo da gaur, 22:00etan, Alondegiko Oxford aretoan.

 

Bertsotan Unai Mendizabal, Eli Pagola, Aitor Salegi, Danel Olano eta Gemma Urteaga arituko dira. Gai-jartzaile bezala, Bertol Etxabe eta Eire Salegi.

Sarrerak aurrez salgai turismo bulegoan, 3 euroan. 

Bota bertso bat! lehiaketako saria ere bertan banatuko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide