BIDEOA: Balea agertu da Getariako portuan

Baleike 2017ko urt. 3a, 17:08

Gaur egun osoan zehar sekulako ikusmina sortu du atzo iluntzean Getariako portura sartu zen hamar bat metroko balea. Inguruko herrietatik jendetza bildu da Getariako portuan animalia ikusteko, hain gertu eta erraz ikusteko aukera gutxi izaten baita. Sare sozialetatik iritsitako bideo honetan ederki ikusten da. Informazio eta irudi gehiago Urola Kostako Hitzan.

Urola Kostako Hitzak informatu duenez, Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Ambar elkarteko adituak Getariako portuan daude baleari zer gertatu ote zaion aztertzen, eta elkarteko lehendakariorde Enrique Francok azaldu duenez, bi arrazoi egon daitezke balea portura sartzeko. “Alde batetik, portura sartu den arrain txiki baltsa bati segika sartzea; edo, gaixo dagoelako portura babes bila sartzea”, azaldu du.

Arrainaren atzetik sartu bada, “bere kasara aterako” dela uste dute Ambarreko kideek. “Gaixo badago berriz, jarraipena egin behar zaio, baina gehiegi gerturatu gabe. Izan ere, baleak estresatu egiten dira pertsonak beraiengana hurbiltzen baidira. Gainera, gaitzen bat izango balu, arnasketaren bidez pertsonei kutsatzeko arrikusa egoten da, beraz kontu handiz ibili behar da”.

Hitzan ikus ditzakezue argazki eta bideo gehiago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide