Zozkatu ditugu 'Atte hil aurretik' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2017ko urtarrilaren 12a

Atte hil aurretik antzerkiaren estreinaldia izango da bihar, 22:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak honakoak dituzue: Feli Uria Eizagirre, Axier Lopez Rodriguez eta Garbiñe Barredo Goikoetxea. Zorionak! Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. Besteoi esan sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan, 6 euroan; 4 euroan Gazte Txartelarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide