Azken hilketa eta eraso matxistak salatu dituzte kontzentrazioan

Baleike 2017ko urtarrilaren 19a

Larunbatean eraildako Blanca Marquesen gorpua gaur arratsaldean aurkitu dute Iruñea parean. Ordu gutxi batzuk geroago hilketa matxista hori salatzeko kontzentrazioa egin da Saregileen plaz

Biolentzia matxistarekin lotutako besten gertakizun batzuk ere salatu dira, hala nola, azken hilabeteotan Bilbo inguruan gertatutako sexu erasoak edo Sara Majarenas presoaren bi urteko alabak jasandako erasoa. "Sara Majarenasek zigorraren hiru laurdenak beteta ditu eta dagoeneko kalean egon beharko luke".

Bere egoera salatzeko larunbatean Donostian, 19:00etan Alderdi Ederren egingo den kontzentrazioan parte hartzera dei egin dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide