'Villaviciosa de al lado' eta 'Iparraldeko Norman', asteburuan, Aita Marin

Baleike 2017ko urtarrilaren 26a

Asteburu honetan ere bi pelikula emango dira Aita Mari zinean: Villaviciosa de al lado komedia eta Iparraldeko Norman marrazki bizidunen pelikula.

Carmen Machi, Leo Harlem eta Arturo Valls buru dituen pelikulak ordutegi hau izango du: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Iparraldeko Norman (hemen trailerra), berriz, igandean 16:30ean emango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide