2017/02/04 11:00etan

Bestelakoak

Otsailaren 4ean haurrentzako 'Altxorraren bila' ginkana Algorri Interpretazio Zentroan

Otsailaren 4ean haurrentzako 'Altxorraren bila' ginkana Algorri Interpretazio Zentroan
Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaia

Hilero Algorri Interpretazio Zentroan doako ekintzak antolatzen ditugu zumaiarrentzat. Datorren otsailaren 4ean, larunbatean, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako "Altxorraren bila" jolasa antolatuko dugu Algorri Interpretazio Zentroan.

Jolasa zentroan bertan hasiko da goizeko 11:00etan eta eguerdiko 13:00tan amaituko da. Bertan Zumaiako historiaren eta naturaren inguruko hainbat froga eta ekintza egingo dituzte haurrek. 

Altxorraren bila jolasean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, parte hartze kopurua mugatua baita. Izena eman dezakezue Algorri Interpretazio Zentrora bertaratuz (Juan Belmonte kalea, 21), 943 14 31 00 telefonora deituz edota info@algorri.eu helbidera idatziz.

Anima zaitezte eta parte hartu!

Hizkuntza: Euskara

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide