Lucia Lacarrak 'The key' laburmetraia aurkeztuko du bihar Guggenheimen

Baleike 2017ko otsailaren 3a

Promozioko argazkia

Lucia Lacarra dantzara zumaiarrak debuta egin du zine munduan, laburmetrai batean, hain zuzen ere. Bere senarra Marlon Dino eta Jon Ugarriza dira The key lan honen beste protagonistak. Bihar erakutsiko da Bilboko Guggenheim museoan, 18:30etik aurrera.

Iazko ekainean grabatu zituzten irudiak Bilboko Carlton hotelean edota Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan. Ken Zazpiren Ilargia kantarentzako egindako koreografia baten inguruko maitasun istorio bat kontatzen du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide