Santa Ageda eskean aterako dira bihar Oikian eta Zumaian

Baleike 2017ko otsailaren 3a

Hilaren bian Kandelario, bostian Santa Ageda, dio koplak eta urtero bezala, Santa Ageda bezperan, bihar, koplak abestuaz aterako dira zenbait herritar.

Oikiarrak izango dira lehenak. Bertako Mantzior kultur elkarteak deituta, goizeko 8:30ean elkartuko dira plazan eta handik abiatu, baserriz baserri izango dira koplatan.

Arratsaldean, berriz, Beheko Plaza abesbatzaren txanda izango da. Arratsaldeko 6ak aldera abiatuko dira Eusebio Gurrutxaga plazatik eta geldialdi bakoitzean zenbait kopla abestuko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide