Atzo Altxorraren bila burutu zen Algorrin

Algorri Interpretazio Zentroa 2017ko otsailaren 5a

Atzo goizean primeran ibili ginen Altxorraren bila izeneko ginkanan parte hartzen. Jolasa hasi aurretik beroketa moduan, Zumaiako inguruak ezagutzen ibili ginen bertan bizi diren animaliak eta landareak aipatuz.

Ondoren, interpretazio zentroan dauden gela tematiko bakoitzean Zumaiako txoko naturalen eta historiaren inguruko galderak eta frogak gainditu zituzten, oso fin ibili ziren! Bukatzeko, talde lanean horren ondo ibili zirenez, altxorra lortu zuten guztion parte hartzeari esker!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide