Datorren larunbatean Lourdesko Amaren eguna ospatzen da. Hori dela eta, gaixoek eta Lourdesko Habegia osatzen duten guztiek Meza antolatu dute arratsaldeko 5etan San Pedro parrokian.
Beheko Plaza abesbatza bertan izango da liturgian parte hartuaz. LOURDESKO GLORIAS-Jean Paul Lecot, GOIZEKO IZARRA - Laurentio Perosi, SANTU - Aita Peña, JAINKOAR3EN BILDOTSA - Arm. A. Zubimendi, GUREKIN EGON - Berterretche, AGUR IZAR EDER - Iriart eta AGUR JESUSEN AMA - F. Gorritiren obrak abestuko dituzte.
Mari Carmen Azpeitia izango da organojole laguntzailea eta Agustin Zubimendik beteko ditu zuzendari lanak.
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide