Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak uko egin dio Axier Lopez kazetariaren kontrako isuna indargabetzeari

Baleike 2017ko ots. 14a, 11:13

Argiako kazetari Axier Lopezi 601 euroko isuna ezarri zioten 2016ko martxoan PPk onartutako Mozal Legea aplikatuta. Espainiako Ararteko Soledad Becerrilek isuna ez jartzea eskatu zuen, Espainiako Konstituzioak agintzen duenaren aurkakoa delako. EAEko Gobernu ordezkaritzak ez dio Arartekoaren eskaerari jaramonik egin eta isuna bere horretan mantentzea erabaki du.

Argiak eman du honen berri.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide