Preferenteko Zumaiako sailkapeneko erdian da azken bi partidak irabazita

Baleike 2017ko otsailaren 20a

Erregional preferente mailako Zumaiakok 1-2 emaitzarekin irabazi dio Idiazabali pasa berri den asteburuan. Emaitza honi eta aurreko asteburuan Beasaini 3-0 irabazi ondoren, sailkapeneko erdian jarri da.

Zumaiarrak sailkapeneko zortzigarren postuan daude, seigarren dagoen Ikasberrirekin eta zazpigarrena den Aretxabaletarekin 30 puntura berdinduta. 

Datorren asteburuan ez da futbol jardunaldirik izango. Hurrengo partidan martxoaren 5eko asteburuan jokatuko da eta sailkapeneko azken postuan dagoen Intxurre izango du aurkari Aita Marin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide