Udal Kultura Sailak bilera batera deitzen ditu herriko elkarte, talde edo banakakoak sor daitezkeen proposamenak aurkez ditzaten.
San Telmo jaien antolaketarako bilera hau martxoaren 1ean, asteazkenez, 19:00etan izango da, Alondegian.
Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak direnek, edozein proposamen aurkeztu nahi ezkero, edo aurrez aurkeztu nahi izanez gero, Alondegia kultur etxeko bulegora zuzendu daitezke (943 861 056 / kultura@zumaia.eus).