Sekula bakarkako erakusketarik egin ez duen arren, atzera begirako kutsuan datorren erakusketa proposatzen digu Nagore Etxabek. Protagonista bera denez, autoerretratuek ere garrantzia izango dute, era garbi nahiz abstraktuago batean. Arte Ederrak ikasten hasi zenetik, orain arteko lanak ikus daitezke bertan: marrazkiak, litografiak, grabatuak, argazkiak, pinturak, diseinuak eta baita ikus-entzunezko piezak ere.
Erretratu eta retrospektiba bada.
Martxoak 3-19
Egunero zabalik 18:00-20:00 ordutegian, larunbat eta jaiegunetan ere bai