Zumaiako hiru jokalarik Realarekin entrenatu dute

Baleike 2017ko mar. 3a, 10:44

Libe Eizagirre, Nahia Vazquez eta Amaia Agirre. Argazkia: ZFT

Azken bi asteotan Zumaiakoko Infantil Nesken taldeko hiru jokalari Realarekin entrenatzen aritu dira, Zestoako futbol zelaian. Libe Eizagirre, Amaia Agirre eta Nahia Vazquez oso pozik agertu dira Realaren deia jaso dutelako eta gogo handiz aritu dira bi saio hauetan.

Infantil nesken taldea denboraldi bikaina burutzen ari da. Txapeldunen fasea jokatzen ari da eta 10 partidutik 9 irabazi ditu. Sailkapeneko lehenengo postuan dago bigarrenari lau puntu ateraz. Larunbatean Amaikak Bat taldearen aurka jokatuko dute Aita Marin, 12:30ean.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide