Hilabete moreko egitarauaren baitan, ostegunean, hilaren 9an, 22:00etan, Aita Marin, Hika Teatroaren Koadernoa zuri antzezlana izango da.
Sinopsia
Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berri dute eta hogeita bost urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean.
Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizitza hankartetik zihoakiola konturatu zenean.
Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batean, zoriontsu bizi da. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.
Bi ahizpak aurrez aurre elkartzean elkarri kontuak eskatzen hasiko dira. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.
Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
Ane Sextonen olerkiaren itzulpena: Harkaitz Cano (Susa Argitaletxea)
Antzezleak:
Itziar Ituño: Arrate
Miren Gojenola: Begoña / Gaixoa 1 / Gaixoa 2
Agurtzane Intxaurraga: Ama / Brijida / Manipulatzailea
Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga