Mugikortasun-plan pilotu bat jarriko da martxan Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor poligonoetan

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko martxoaren 6a

Urola Kostako Udal Elkarteak, Zumaiako Udalarekin batera, mugikortasun baldintzak eta irisgarritasuna hobetzeko egitasmoa jarri du abian. Proiektu hau eskualdeko herritar eta enpresek mugikortasun jasangarriaren inguruan adierazitako kezka eta eskaeretatik abiatu da. Esperientzia pilotua Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor poligonoetan egingo da.

Hemen daukazue ekimen honen inguruko informazioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide