Goizeko 11:00ak aldera gertatu da istripua. Ibilgailuko gidariak autoaren kontrola galdu eta errepide ondoan dagoen babes hesira igo da. Kotxean gizonezko bat eta bere alaba txikia zihoazen. Istripuaren irudia ikusgarria den arren, udaltzainek ezer larririk ez dela gertatu baieztatu dute.