Berdintasunaren aldeko giza-kateak zeharkatu du Zumaia

Baleike 2017ko martxoaren 8a

Martxoaren 8ko egunean, iaz bezala, Zumaiako ikastetxeetako (Oikiako Eskola, Zumaiako Herri Eskola, Zumaiako Institutua, Maria eta Jose ikastetxea eta Lanbide Heziketako eskola) ikasle eta irakasleek giza-kate erraldoia osatu dute berdintasuna aldarrikatzeko.

Giza-kateak hainbat kale hartu ditu, eta ikasle guztiak bat eginik Beheko Plazan bukatu dute ekitaldia. Bertan, martxoaren 8aren inguruko adierazpena irakurri dute eta hezkidetzaren aldeko apustua egin dute.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide